BIO

Iskandar Rementeria eta David “Deibol” Rodríguez bikotek osatzen dute Unclose talde bilbotarra. Unclose proiektu honek Split77 elektro-rock talde Bilbotarrean, eta 2013. urterarte, ibilitako Iskandar, Deibol eta Ekaitz Hernández partaideak batzen zituen berriro ere. Lan berri honetan, Deibolek bateria eta Ekaitzek baxua jotzen jarraituko zuten. Iskandarrek, teklatuak eta programazioak jotzeaz gain, ahotsen eta kitarra elektrikoen mundura salto egin zuen.

Unclose taldeak Bilboloop 2014 festibalean debuta egin zuen, kritika onak jasoz: “batere harrituta eta aldi berean, gustokoa! […] Nabaria egiten zaigun erreferentzia musikala aditu ahala, musika honek aldatzen, eboluzionatzen eta hasiera baten entzundakoaz zer ikusirik ez du.” (Mondosonoro). Taldearen zuzenekoa eta abesti bilduma instrumentazio elektrikoaren energia eta soinu elektroniko anitzak batzen dituzten bidai biziak dira, postpunk, elektronika eta pop estiloetara hurbilduz.

Hiru musikariaz gain, zuzenerako soinu teknikaria eta ekoizlea den José Lastrak eta entsegu lokalean abestiak grabatu eta nahastu dituenak, eta bestetik, taldeko irudiaren sortzailea ( argazkiak, bideoklipak, bisualak eta web-orrialde honen diseinua) den Ainara Ipiñak osatzen dute Unclose.

2016ko Otsailean Winehouse Records disko-etxe independientea osatzen dute. Honekin, eta grabaketa sasoian dabilen LParen aurrerapen gisa, “Runaways” deituriko lehenengo EPa argitaratzen dute. Diskoa Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zutenetik oihartzun ona izan du bertako eta estatuko komunikabide espezializatuetan: Siglo 21 (Radio 3), Mondosonoro edo Gara, azkenengo honetan, Pablo Cabezaren hitzetan: “Sinte eta erritmoak protagonistak, konposaketa eta ahotsak iradokizunez josita, gusto eta inspirazio handiz eginak. Uncloseren proposamena paregabea dugu Euskal Herrian”.

Hurrengo irailaren 29ean beraien lehenengo LPa aurkeztuko dute, nahiz eta bi aurrerapenak “Early Morning” eta “Horses” (Siglo 21 irratsaioak aurkeztutakoak), argitaratu.