BIO

Iskandar Rementeria eta David “Deibol” Rodríguez bikotek osatzen dute Unclose talde bilbotarra. Unclose proiektu honek Split77 elektro-rock talde Bilbotarrean, eta 2013. urterarte, ibilitako Iskandar, Deibol eta Ekaitz Hernández partaideak batzen zituen berriro ere. Lan berri honetan, Deibolek bateria jotzen jarraitzen du. Iskandarrek, teklatuak eta programazioak jotzeaz gain, ahotsen eta kitarra elektrikoen mundura salto egin zuen. Kontzertuetan Txufo Wilson (aka Empty Files) beraiekin doa teklatuak jotzen.

Zuzenerako soinu teknikaria eta ekoizlea den José Lastrak eta entsegu lokalean abestiak grabatu eta nahastu dituenak, eta bestetik, taldeko irudiaren sortzailea ( argazkiak, bideoklipak, bisualak eta web-orrialde honen diseinua) den Ainara Ipiñak osatzen dute Unclose.

Unclose taldeak Bilboloop 2014 festibalean debuta egin zuen, kritika onak jasoz: “batere harrituta eta aldi berean, gustokoa! […] Nabaria egiten zaigun erreferentzia musikala aditu ahala, musika honek aldatzen, eboluzionatzen eta hasiera baten entzundakoaz zer ikusirik ez du.” (Mondosonoro). Taldearen zuzenekoa eta abesti bilduma instrumentazio elektrikoaren energia eta soinu elektroniko anitzak batzen dituzten bidai biziak dira, postpunk, elektronika eta pop estiloetara hurbilduz.

2016ko Otsailean Winehouse Records disko-etxe independientea osatzen dute. Honekin “Runaways” deituriko lehenengo EPa argitaratzen dute. Diskoa Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zutenetik oihartzun ona izan du bertako eta estatuko komunikabide espezializatuetan: Siglo 21 (Radio 3), Mondosonoro edo Gara, azkenengo honetan, Pablo Cabezaren hitzetan: “Sinte eta erritmoak protagonistak, konposaketa eta ahotsak iradokizunez josita, gusto eta inspirazio handiz eginak. Uncloseren proposamena paregabea dugu Euskal Herrian”.

Irailaren 29ean beraien lehenengo LPa aurkeztu dute, nahiz eta bi aurrerapenak “Early Morning” eta “Horses” (Siglo 21 irratsaioak aurkeztutakoak), argitaratu. Disko hau Euskal Herriko diskorik onenak zerrendetan sartu da eta estatu mailan.

Hona hemen María Taosa-k (Siglo 21, Radio 3)  egindako diskoari buruzko aipamena:

“Unclose taldeko kideak orainetik elikatzen diren arren, norabide argia dute: etorkizuna. Erdi irekita, itxi barik dagoen ateaz harago dagoena begiztatu eta ildoa zehaztu dute. Bertan aurkituko dutena ezezaguna, suntsigarria edo adoregarria izango da, baina begi-kolpea ematea merezi zuen. Etorkizuna eta iragana, bakoitza esku batean dutela, hemengoaren eta orainaren iheslariak dira.

Runaways beraien lehen disko luzearen —The Long Tomorrow— bosgarren abestia da. Estetikaren nahiz lirikaren aldetik biharkoak ekarriko diguna begiztatzen ahalegintzen den albumaren karga kontzeptuala laburtzen du. Uncloseren abestiak etorkizunerantz abiatzen dira lauhazka, irmo, zalantzarik gabe.

Bilboko bikote bat dago Unclose taldearen atzean: Iskandar Rementeria (ahotsa, gitarra, sintetizadoreak eta programazioak) eta David ‘Deibol’ Rodríguez (bateria akustikoak eta elektronikoak). Gitarraz eta bateriaz lotutako multzoa osatzeko, elektronika eta taldea nortasunez janzten duen funtsezko tresna bat ere gehitu dute: ahots sakonak. Soinu digitalen sorkuntzak eta zabaltzen dituzten aukerek bat egiten dute baterien eta Ekaitz Hernándezek grabatutako baxu organikoen bultzadarekin. 2016an grabatu zuten Runaways izeneko lehen EPa, eta 2017an jaio da, berriz, The Long Tomorrow, taldearen lehen LPa. Izenburuaren jatorrian, Moebiusek eta Dan O’Bannonek 1975ean argitaratu zuten komiki bisionarioa dago.

Unclosek ez du zientzia fikzioaren erreferentzia horren eta bere lanen arteko uztarketa zuzenik egin nahi, baina bikoteak ezin izan du saihetsi lehen lan horretako bederatzi abestiei ziurgabetasun hori jario izatea. Irmotasun osoz aurre egiten dioten ziurgabetasuna. The Long Tomorrow obra-hondakinez beteta dago, baina baditu argi uneak ere. Hasteko, Rising; proposamen minimala da, zinemagintzari lotutako planteamendu baten bidez ebazten dena; baditu gailurrak ere, hala nola Words eta Reflections, Unclosekoek berariaz argi bila jardun dutenak; eta diskoaren amaieran aurkituko dugu New Field, hautsez betetako adierazpena, basamortuko eta apokalipsi osteko oihartzunekin.

The Long Tomorrow disko osoak biltzen du tentsio dantzagarria, baterien ausardia erritmikoan oinarrituta. Atzealdean, LCD Soundsystem, Suuns, Kraftwerk, The Knife eta enparauen oihartzunak entzuten dira; eta baita zinemagintzaren erreferentziak ere, hala nola Angelo Badalementirena eta Ennio Morriconerena. Unclosek diskrezioz begiratzen dio iraganari, baina orainean txertatu eta biharrean iraungo duen hizkuntza aurkitu du.

Unclosek mundu berri horri aurre egiten dio, asmatu ez dituzten hitzak erabiliz. Orainaren soinu distopikoa da. Baina beti dago erdi irekitako ate bat, itxi gabea, zuzenean argitasunera eramaten zaituena.”